Martxoaren 26ko baratze kontu

Martxoaren 26ko…      Baratze kontu…

Gaur 15 aipatzen ginuen ze eguraldi pollita ginuen, udaberria ailatu zela eta aintzineko egunetan berriz eguraldi txarra eta elurra nahiko urbil izan dugu… Beraz lasai gure baratzeetan, lurra prestatua kontu behar da, onkailua emana… eta itxaron, ez dugu bertzerik egiten ahal…

Fruitu landareak ez baldin badire tallatuak mugi zaizte freskotasun honekin, denbora piska bat gehiago dugu…

Ez baldin baduzue erein, lehiorpean egiten ahal duzue oraindik…
Lore landatzen hasteko momentua da, lehendabiziko landareak agertu dire, bainan kasu kanpoan ematen badire direktuki, eguraldi txar honekin ondatzen ahal dire…

Landatzeko denbora badugula ikusiz, proposatzen dauzuet aintzineko aldian aipatutako gaiari. Erran nahi baitu baratzean beharrezko diren mamurruak eta beraien lehiorrak. Ikusiko dugu nola ekontu, nola egin etxe bat edo geriza bat beraiendako.

Sagarroi bat lortzeko egotea gure baratzean, behar dugu leku lasai bat. Lore ontzi bat itzulia edo teilatuko teila pare bat leior gisa, hauek ostoekin tapatuak izaten ahalko litaizke beretako etxe goxo bat… Nahi baduzue lehendabizian esne piskat eman edo gatu bazka, hori aski maite dute… Bainan ez zaiote sobera usaiarik eman behar…
 Sagarroiek maite ez dutena, traban ezartzea eta noiz nahi bere atzetik ibiltzea… Beraz utzi bakean ! Lehen aipatu bezala, ez erabili bare pozoinik batez ere « metaldehyda » delako hori.

Kattalin gorriaren etxe mota bat
kattalin gorri etxe mota bat
Kattalin gorriendako : etxe mota ezberdin ainitz izaten ahal dire, etxe ttipitto baten formarekin, edo zuhaitz baten formarekin… Lehendabiziko gauza : ez da produkto kimikorik erabili behar, ekologikoekin ere kasu… Batzu azkarregi baitire… Udaran ederki konpontzen dire gure baratzeetan, bainan neguan gerizi bat behar dute. Adar natural bat behar da, xutik eman pazota baten gainean. Adar hortan zilo batzu egingo ditugu 4-5mm inguru beraiek sartzeko gisan, bainan ez mamurru haundiagokorik… Erdian hutxa behar da, osto zaharrez betetzeko.
kattalin gorri etxe mota bat
Etxearen forma egin nahi baduzue, garrantitxuena, gerizia behar duela, urik ez sartzeko gisan. Etxearen formarekin pinuen fruituak sartzen ahal dituzue, hortan ere ederki antaloatzen baitire.







Chrysoperan etxe bat
Chrysope horiek, lehen erran dugun bezala abantaila haundia dute, bertze mamurru mota desberdin aunitz jaten dituzte. Beste abantail bat kattalin gorriaren etxearekin, etxe formarekin egina dena ederki baliatzen ahal du mamurru honek…
Bertzenaz arbelezko teilatua egiten ahal diozue, eguzkiaren bidez berotzeko eta barnean lasto edo belar idorrarekin bete. Hauek denak ikusten ahal dituzue argazkitan gure blogean…

3 etxe batean!
Etxe guziak eguzkitan hobe ematea eta ahal baldin bada lehiorrean. Sagarroiarena aldiz utzi baratze xoko batean.
benetako hotel bat!













Lafitteko baratze xoko goxoa

Gure baratze xoko goxoa, lafitte lorategian egin duguna, aintzineko aldietan aipatu bezala, blogean segitzen ahal duzue… Ederki hari dela pisten , tomateak ederki pistu dire, piper batzu ere bai eta ez ginuen ezagutzen lehendabiziko kakauete landareak lurpetik atera dire ! Bistanda, tipul, porru, patata ere ari direla ateratzen, marrubiek ez dute oraindik lore aunitzik. Eguraldi honekin ez dugu gauz aunitz itxaroten ahal momentuko… pazientzia piska bat hartu beharko dugu guk ere…
Oroitu gure blogean segitzen ahal dituzuela gure baratzearen abenturak eta baita hemen eginikako kronikak ere…


Ondoko aldian…


Agian horduko eguraldia hobetuko dela eta gehiago aipatuko dugula gure baratze xoko goxoaz. Nola gaki den, zer egin dugun eta zer den egitekoa… Apirilan sartuak izanen gara eta sasoin huntan baratzean gauzak laster mugitzen dire… Gure soropilen berriak ere hartuko ditugu, goroldiak denbor hauekin indarrean baitire… 

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire