Otsailaren 26ko… Baratze kontu…



Otsailaren 26ko…         Baratze kontu…


Udaberria ailatu ote da ? Negurik izan ote dugu ? Otzik ez dugu izan, orma bat edo bertze azaroan eta geroztik aize eta euria aspertu eta erotu arte ! Bainan negurik ez ! Hemendik aintzina orma gutti izanen dugu imposiblez… Sasoin huntan orma egien badu ere temperaturak fite altxatzen dire, erran nahi dut horrekin, ez dugu ia izanen izotz aunitz, freskotasuna bai eta pentxa elurra izaten badugu ere, denbor guttirako bainan nahikoa izango zen fruiu landareak ondatzeko, zenbat mota goiztiarra pistuak eta loratuak baitire… Eta ikusten dugularik ze epeltasuna ginuen aintzineko igande edo astelehenean ez da harritzeko laster pistuko dela dena…

Gerezi mota batzu eta mertxika batzu pisten ari dire. Sagar ondoak oraindik pistekoak beraz azkar moztu zizue denak oraindik egitekoak baldin badire.

Abisu bat nahi dut egin, egun hauetan ikusi dut baratze polit batean sagar ondoak aspaldisko moztekoak zirenak, eta aipatzen ginuen bezala hobe dire maizago egin eta gutiago kolpez, hoberenean urtero behar dena eta ez noizbeinka aunitz kolpez. Oroitu ere debekatua dela pikatzeko motorra erabiltzea ! Motosierra edo tronzoneza ez du lama bat bainan kate bat eta horrek zirtzikatzen du egurra, ez du pikatzen. Landareari gosta zaio aunitz zikatrizatzea eta azala harro harro uzten du ! Beraz debekatuta !

Delako pelousak : kasu goroldiari !! Orain zaindu behar da goroldia hemendik aintzina nahusituko baita !

Balkonetan edo terrazetan baratze bat ?

Badu urte batzu agertu dela moda bat bakoitzak bere barazkiak pusaraztea, hori bai ideia ona ! Bainan baratze gabe ez da erreza ! Ongi pensatu eta orain proponitzen dituzte dendetan halako lau kantoineko egurrezko baratze mutur batzu ! Egurrezkoa, makilezko (ur landareak), plastikozko edo metalezkoak izaten ahal dire. 30 eurotan merkeenak edo 150eurotan berezienak…

Erran dezagun badirela bi mota desberdinak : Lurrean direnak edo altuak direnak, mahin baten dina…

Mahin baten dina : Abantaila : errezago lan egiten ahal da, makurtu gabe, errezago lanean haritzeko, belar tzarrak ekentzeko. Gauz bat ez nintzena bereala konturatu : hauxe da manera bakarra adineko jendea edo herbalduentzat, ez diren makurtzen ahal diren jendeentzat baratzean aritzeko. Xahar etxetan hobekiena adineko jendeentzat. Garesti baldin badire ere, bakoitzak egiten ahal dugu egurrezko palets batzuekin eta pazientzia piskatekin ! Bertze gisa ez dire edozein barazki egiten ahal : ez josta patata edo ilarrak egiten… ez da lurrik aski izaten edo bertzerik ez duzue egiten ahalko….

Lurreko baratze mutturrak : gehienetan pollitak izaten dire eta horrela baratze txukun bat izateko manera pollita. Ematen ahal dire terraza baten gainean eta lur gutti izanen dute eta ongi aukeratu behar dire barazkiak… Edo bestela lur gainean ematen dire eta hortan erroak ateratzen ahal dire eta baratzeko lurrean sartuz landareak ongi etorriko dire…

Baratze muttur hauetan egiten ahal dire : tomateak, biperrak, entsaladak, arbittipittoak. Gauzak erreski etortzen direnak, laster etortzen direnak eta leku gutti hartzen dutenak… Ez josta kuiak, meloiak, egiten edo patata, lur aunitz eta eremu aunitz behar baita

Lafitte loretegian baratze bat !

Hasi gara berriki Lafitte lorategian baratze bat egiten… Bere izena : « Gure baratze xoko goxoa », baratze ekologiko bat, landare bereziekin, nahi ditugu saiatu mota bereziak, xarmarekin eta soluzio alternatiboekin ! Proponitzen zauztet deneri baratze hori segitzea hementxe gure irratian, 15 egunetatik, saio honetan aipatzea zer egin dugun eta nola ematen ari diren, nola pusatzen duten. Nahi duzuenak bistan dena etortzen ahal zaizte han berean ikusterat eta ez duzuen hastirik segitu gure facebook kontuan edo gure bloggean !

Aintzineko astean, Lurra garbitu dugu, itzuli eta garbi garbia utzi. Ongarri piska bat eman eta utzi pausatzen…

Ondoko egunetan hasi gara ereiten : patata, patata urdina, tipula, perrexila, exalota…

Landatu ditugu zaporezko landareak hotzari azkar direnak : xarpota, erromeroa, salbia eta baita ere marrubia landareak, badakizue bi mota badirela remontant eta non remontant…

Eta lehiorpean erein ditugu entsaladak…

Beraz aipatu bezala 15egunetatik aipatuko zauztet nola gaki den « gure  baratze xoko goxoa… »



Ondoko aldian…

 Aipatuko dugu bertze gai bat ere beharrezko mamurruak baratze batean eta nola zaindu…

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire