Otsailaren 12ko





Otsailaren 12ko…         Baratze kontu…

Ia ez dakit zer erran eguraldi honentzat… Hainbeste euri eta aize izan ditugu azkeneko aste hauetan bainan ala da. Aintzineko aldian erran ginuen gaur aipatuko ginuela ereitea udaberriko baratze landareak bainan oraindik astian erran bezala ezin da ezer egin.
Ikus dezagun, beraz, iduriz astia baitugu ; ze motak autatu, ze baratzekiaklandatzeko hobekiago lortzeko baratze oneta aberats bat ! Bainan lehendabiziko aipa dezagun sasoin huntn zer egin behar den…
Otzarik aurten ?…
Eha otsailaren erditxura ailatu gira eta momentuan ez duguhormarik izan edo arrunt gutti gan den azilan.. ? Egiten ahal duela oraindik, bistanda bainan hemdik laster egin beharko zuen egitekotan, landareak pisten ari baitire eta pistuta orma egitea makur gehiago eginen zioten…
 Baina hori ere ez, ez dugu guk manatzen, ematen dituenak artu baherko !
Fuitu landareak moztu.
Lehen ere aipatu izan dugu, orain da sasoina fruitu landareak pikatzeko eta baita ere lore duten arbustoak, holako eguraldiarekin ez baitute baratze zainak aintzinatzen ahal lanak, animo eta eguraldi pollita ateratzen bada, ederki balaitu, iduriz aurten landareak goizago pisten ari dire…

Hortensiak ere.
Fruitub landareak bezala hauek ere pisten dire goizik eta azkarki pistu dire jadanik, gaur 15 aipatu ginuen nola moztu behar ziren
Landare goiztiar bat duguna maiz gure baratzetan hortensia, lore eder hori, udaran loratzen dena… Landare hauxe goiztiarra da eta aize hego piskatekin edo egun epel batzuz fitesko pistuko dire…
Patatak erein
Hortarako ere egunak goxatu behar dute bainan hemendik aintzina da hoberena etxeko patata jateko ereiteko! Niz eta lurrak urez beteak ditugun, hobe da piskat idortzerat utzi patata erein gabe bertzenaz urpean ondatuko dire…
Zer ereinen dugu ondoko asteetan…
Hainbeste lanadre ereiten ahal dire, bainan hemendik fiteso egin nahi baduzue egin zazue lehiorrean eta gerizian… otsailean gara bakarrik nahiz etaez dugun otz haundirik pasatzen…
Tomateak, hauxe da landarea gehiana landatzen dena gure bartazetan eta badire hainbeste mota desberdinak…
Fruitu haunitz ematen dutenandako gehiago etimatuak: marmande, St pierre, Montfavet, pyros… Azkeneko urte hauetan ikusi duguna jendea nhi duela zapore gehiago fruituak edo zapore berezikoak: andine cornue, noire de crimée, Coeur de boeuf…
Edo badituzu baita ere hemen bertako motak dibidez gehiena ikusten dena mendigorria mota… Azkeneko urteetan ere ikusten dire hainbeste mota balkonetan, tomate ttiki batzuekin aperitif gixa, holakoetan artu: tomate sweet, cocktail edo pearashed halako fruitu ttiki bat udarearen formarekin oria…
Piperretan ere badire hainbeste mota: gozoak edo pikanteak eta badire hemengo mota gehiago: biper eztia, mota “gorria” iduriz ezpeletako iduritxua, aturri, gernika edo oraindik pikillo…. Aski pikanteak maite badituzue piment de cayenne eta piskat aldatzen den mota bat ere “ corno di toro”…
Ikusten duzuen bezala hainbeste mota desberdinak dire, eta oroitu hazia erosten duzuelarik, golpez erosten dire hainbeste mota, nahi badituzue landare aunitz mota batetik eta leku gerizia baldin baduzue orduan hobe erein, bainan landare gutti nahi badituzue eta mota desberdinak orduan hobe erosi landareak eta arriskurik ez artzeko maiatzen hasieran landatu, ordukotz lurra ongi prestatu eta zaindu!
Ondoko aldian.
Orain pentsa zazue zer behar duzuen erein edo landatu ondoko udaberrian. Hori pentsatu ta aipatuko dugu ondoko aldian nun eginen dugun baratzea edo balkon batean baldin bagira zertan landatu edo erein… gaur egun ikusten dire hainbeste “ carré de potager” edo potager au balcon erraten direnak. Ikusiko dugu elkarrekin, zer autatu, nun eman eta zer egiten ahal dugun barnean… orduaq arte ongi baliatu denbor pollitak sasoina aintzina gaki baita!

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire