Urtarrilaren 29ko



Urtarrilaren 29ko…      Baratze kontu…

Gaur 15 aipatzen ginuen denbor pollitak gintuela et kasu egin behar zela landareak fitesko pistuko zirela, bainan gauzak ongi aldatu zaizkigu 15 egun hauetan, atzo berean mendi kasko horiek xurituak ziran, euriarena ez dut aipatzen bainan aski da begiratzea kanporan edo baratzera ateratzea, gure lurrak urez itoak dire… Sasoin huntan ahinbeste ur izatea erran dezagun ez dela kalte haundikoa gure baratzetan, hauek hantxu hutxak baitire ! Nola sasoin huntan fresko denik eta baratzeak erran dugun bezala hantxu utxak, umitate hunek ez du gaitzarik ekarriko. Makurrena umetate hauxe beroarekin gaitza ekartzen baitu, tomate landaretan bezala…
Kasu otzari…
Hotza ematen baldin badute umitate hunen ondotik, kasu egin zazue otz haundietan ez da landarik moztu behar eta ez ta ere landatu behar, lurra ormatua baldin bada ez duzue gauz onik eginen.
Ez dugu ahantzi behar otza eta elurrak onak direla gure barantzerentzat, mamurruak iltzeko eta landareak pausatzeko, gauz guziak bezala bere sasoinean, hobe dugu orma otsailan ez zenta martxo ondarrean…
Denbora goxatzen baldin bada zer egiten ahal dugu gure baratzetan…
Fuitu landareak moztu.
Lehen ere aipatu izan dugu ze importante edo garantitxua fruitu landareak moztea bere sasoinean. Otz hauek pasatu ta denbora goxatuko duelarik edo aize hegoa altxatzen baldin bada gure landreak bereala pistuko dire egun batzuz, ze gogoa dugun denek udaberria ailatzea !
Oroitu behar dugu importantena dela landarea forma ideki bat ematea, iduzkia ongi sartu dadin eta fruituek izateko lekua haunditzeko. Autatuko ze adar atxikitzen ditugun ondoko urterako, hori bistanda landare gazten darako.

Hortensiak ere.
Landare goiztiar bat duguna maiz gure baratzetan hortensia, lore eder hori, udaran loratzen dena… Landare hauxe goiztiarra da eta aize hego piskatekin edo egun epel batzuz fitesko pistuko dire…
Hauetan badire hainbeste mota desberdinak pikatzeko, nik aholkatzen dutena adarrak bi urtetatik moztea. Lorea ateratzeko behar du Bi urteko adar batean pusatu, eta hortarako, pikatzizue aurten adar erdiak eto ondoko urtean bertze erdia, ala lore eder haundi batzu izanen dituzue…
Eha aurten nola loratzen diren, hotz hauen aintzintxoan pisten hasi ziren batzuk…
Bertzeik zer moztu
Hantxu landare guztiak mozten dire sasoin huntan, adibidez ostoak galtzen dituzten guziak… Bainan beldur baduzue ez duzuela astirik denak egiteko has zaizte landare goiztiarrekin : hortensiak, prunus, saule, eta beste hainbeste…
Badugu horaindik astia landare berandu xamar pisten direnekin, arrosa landareak, lagerstroemia…
Udaberri hasieran loratzen dien landareak, lorea pasatu eta moztuko ditugu : fosythia, mimosa egiten ahal dugu,…
Adibidez bertze landare batzuek ez dute maite moztea eta gehienek dire lur azidozko lanadareak : azaleak, rododendroak, skimmia, kameliak kasu eginez…


Eta besterik zer sasoin huntan
Gan den aldian aipatu gintuen gauzak ez baldin baduzue egin eta ikusita ze denbor zailak izan ditugun, ahal duzue oraindik segitu lan orietan: Kisua eman, ongarria man, mamurruen kontra eman olioa arbolen zurtoineta, edo zurtoinak xuriztatu…
Hotz hauekin ez gara konturatzen bainan sasoina gaki da aintzina eta asten ahal gira ereiten gerizian baratzeko landareak goizik nahi ditgunak bainan bakarrik gerizian: tomate, piper eta beste baratzekari batzuk baina bakarrik gerizian egiten direnak!
Belar ferde edo  delako pelouse
Oraindik utziko dugu bakean, ongi sufritu dute hotz hauekin eta oraindik pausatzerat utziko ditugu. Denbora goxatzen bada, ongarria edo onkailua ematen ahalko dugu
Patatak erein
Hortarako ere egunak goxatu behar dute bainan hemendik aintzina da hoberena etxeko patata jateko ereiteko!
Ondoko aldian.
Otsailako erditxutan izanen baigira aipatuko dugu baratzeko landareen ereiten tomate eta piper, istantean porruak ere… Eha hemendik ordurat eguraldiak laguntzen duen!

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire