Uratrrilaren 15ko…



Uratrrilaren 15ko…      Baratze kontu…



Lehendabiziko nahi nuen ospatu urteberri on bat deneri, bada ia 15 egun urtarrilean girela eta gaur dugu lehendabiziko baratze kontu… Azken aldian aipatu ginuen bezala, nola on eginen ginuen lanean haritzea kanpoan ainbeste otordu ondoren… Ez dugu gauze gin beharrik sasoi huntan baratzean bainan sasoin ona daongi prestatzeko lurra eta zola  helduden udaberriko…
Zertarako lurra prestatu?
Horrela goizik astegalarik lurra prestatzen, landareak,pistuko direlarik atsemanen dute lurpean behar duten guzia.
Lehangoztik ematea onkailu eta ongarriak, lurra aberatsatuko dugu. Azken momentuan ematen baldin baduzu onkailua, landareak ez du dena iresten ahal eta horrek ditu bi ondatzea : alde batetik landareak ez du iresten, bertzetik onkailua ez da lurrean egoten bainan urak erematen du, ingurumenaren dako ez da ona eta ez ta ere moltsaren dako, ondatzea da..

Nola prestatu…
Sasoin hguntan gure baratzeak hantxu utsak dire : porru batzu eta aza, ez da gauz haundirik gure baratzetan eta hortarako edatuko dugu kisua edo onkailua lurraren gainean. Uria eta eguraldiarekin ongarria urtu bezala eginen date ta lurpen sartuko da. Utziko dugu horrela aste batzuz eta gero lurra itzutzerakoan hori dena nahasiko da eta izanen dugu lur beltz eder eta aberats bat, prest landareak errizibitzeko eta janari guziarekin…
Zerekin prestatu…
Gauz desberdinak ematen ahal dire gure baratzeko lurretan :
Kisua : Usaia badugu kisua ematen gure baratzetan eta horrek egiten du gure lurrak ez azidoak bihurtzea, onkailua eta baratzeko ondarrak ondatzen direlarik edo usteldu, horrek lurra azidoa bihurtzen du. Kisuarekin azidade hori ekenduko dugu eta horrela landareek erresago iretsiko dute janaria.
Kisu bizia : Hauxe kisu desberdin bat da, kisu biziak erre egiten du, eta aunitzetan erabiltzen lurreko mammurruak il egiteko. Bainan hau ez duzu sasoin huntan emanen edo bakarrik baldin badituzu mamurru plaga.
Ongarria : Beti on da ongarria ematea, onkailu naturala da eta ongi ematen baldinbada ez du lurrak ezerren eskasirik. Batzuek diote ez dela ematen ahal onkailua eta kisua urte berean…
Onkailuak ere badire… Badire onkailu kimikoak, egia erran denbor gehiago irauten dute baina  haunitzetan alimentu aunitz dute, sobera eta parte haundi bat gelditzen da lurrean eta urak erematen du, berriz ere ez  da sobera ona inguramenarendako. Onkailu naturalak edo organikoak : gehienetan dire ongarriak : behi, oilo eta ardiena eta ematen diote baita ere itsasoko belar, delko algues erraten duguna.

Eta mamurruen kontra….
Zuhaitz edo arbol aunitzetan izaten ditugu mamurruak eta neguan egoten zuhaitzan, azalaren azpian gordeak.
Sasoin huntan ematen ahal dugu baita ere xuriztatu zurtoinak edo trunkoak. Xuriztatuko ditugu kisuarekin, urarekin nahasita, bainan kasu kisu itzalierakin, edo bait a ere olioarekin, olio horrekin eginen dugu ito mamurruak… Hori hoberena da gure sagar edo udare ez arrik izateko barnean…
Kasu otza edo goxotasun oneri…
Azkeneko aste hauetan denbor pollitak egin ditu, oroitu gan den igande z egun pollita ginuen, apiril edo maiatz baten dina… Aste huntan euriatxua dugu bainan ez da otzarik… Horreri ere kaxu egin behar dugu, horrela segitzen badu istantean asiko dire pisten zuhaitzaik eta fruitulandareak, oraindik ez gara hor bainan hola segitzen badu laster pikatu beharko dire fruitu landareak eta nahi baduzue hortaz aipatuko dugu ondoko aldian… Bertze lanjera duena denbor hunek da bistanda hotza etortzen bazaiku eta orduko landareak pistuak badire gehiago sufrituko dute hotzarekin, eta pensa loratzen hasten baziren eta hotz kolpea bazuten ez zen fruiturik izango… Beraz oroitu zaintzea eha zuhaitzak pisten badire moztea…


Ondoko aldian.
Ondoko aldian aipatuko dugu astian erran duten bezala ze landare motak pikatu behar diren, holako goxotasunak segitzen badu laster pikatu beharko baitire…

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire