Abenduko 11ko…

Abenduko 11ko…         Baratze kontu…

 

Egun auetan ikusten ditugu etxe bazterrak argiz betetzen, norek ez ditu begiratzen kolorezko argi horiek, haur baten begiekin, burua ametsez betea?... Baratze kontu honetan aipatuko dugu nola autatu eguberritako izaia…
Lehendabiziko gauza, jakin beharrezkoa dena. Gaur egun izai gustiak heldu dire mindeguietatik, ez dire salbaiki pikatzen mendian. Erran nahi du pikatzen den izaia hortarako landatu zeal, eta horren ondotik bertze bat landatuko dela… Bertze edozein landare edo kultibo bezala: artoa, arbia… hunek duen difrentzia ez dela urte berean biltzen… Uste dut gure ingurumenarentzat hobe dela egiazko izaia, hemengo mendietan haunditua, hemengo jendeek landatua, zaindua, pikatua…  ezenta palstikozko bat txinatik ekarria… Eta gauz bat harrunt desagertu dena gure etxe barnetan: Gorostia, ze pena ongi pollita izaten zen bere fruitu gorri pollit dirdiratxuekin, bainan ahin luzea da etortzen eta ez da pikatzen ahal mendian, beraz etxetan desagertu dire eta ia ia ahantzi ginuen etxetan ematen zirela…
Goazen berriro gure gai nagusirat…

Ze eguberriko izaia ?...
Lehendababiziko jakin behar dugu ze asmoa dugun izai horrekin ? Kanpoan landatugo dugu edo ez ?
Kanpoan landatugo badugu bestak pasa eta, orduan autatuko behar duzu bistanda bere erreokin. Badituzu hortan ere bi mota: bere lore ontziarekin edo sare batean artua. Gauz bat garantitxua lore untzi batean eman behar dugu barnean izan ta ere.
Erran bezala badituzu landatzeko motak lore untzian edo beren erro ta lurrarekin bakarrik, eta gero badituzu ere moztuak, oriek dire gehienak saltzen direnak.
Autatzen duzularik, baduena ere bere importantzia zenbat denbor atxiki nahi dugu izaia barnean…

Ze izaia autatu…
Badire hainbesta mota desberdinak… Baina gaur bi motaz aipatuko dugu.
Lehendabizikoa : Epicea excelsa. Hori da beti ikusi dugun etxeko izaia. Orratz ttiki batzu, adar fin batzu eta oihaneko usain goxo bat botatzen du. Erosten duzularik aunitzez merkeagoa da…
Bigarrena : Abies nordmanianna edo aunitzetan « norman » erraten zaio. Izai hau aunitzez ederragoa da, orratz lodi eder batzuz bete betea ferde ilun dirdiratzen duen orraz batzu. Adar aunitz izaten ditu, izai pottolo pottolo bat izaten da.
Gero ere izaten dire bertze motak haunitzez gutiago, adibidez picea omorica, bertze epice bat bere usain goxoarekin  bainan orratz urdin batzuekin.
Orduan oroitu behar dugu epicea usain goxo baten darako edo abies izai eder pottolo batendako.
Nola zaindu…
Bistanda izai moztua batendarako ez dugu lan auntz zaintzen bainan ez baldin baduzu su batean ondoan edo berogailu baten ondoan ekontzen errexago kontuko dituzte bere orratzak.
Autatu baldin baduzue izai bat bere erroekin kanpoan landatzeko asmoarekin, konturatu behar duzue gaixo landareak ez duela batere bizi errexa… Pentsa orain arte egon da kanpoan mindegui batean edo mendian , haize eta uri tartean… gero zuen etxerat ailatzeko bere lurretik ateratu edo bere lore untzarekin… Gero sartuko dugu etxe barne batean, ezda beinere izan barneko landare bat!! Gero politgarri, argi eta bertze dekorazionaz bete!! Nola nahi duzu landare gaixoak zerbait



konprenitzea? Ureztatu? Nor ta noiz oroitzen da eguberriko izai bat ureztatzea?! Lagun batek aitu dut aholku bat ematen izaiak ureztatzeko: “Eman izotz mukurruak lore huntzian, egia horrela ez duzu batzerrk bustitzen ureztatzerakoan!
 Momentu batez barnean eta 20 gradu inguruan! Ez d dugu arritu behar ondoko ilabetean, urtarril hotz batez aterako dugularik kanporat ez duela artuko. Landarea laguntzeko bistanda ahal dugu ahal bezein berandu izaia sartu, eta ez kontu ilabete bat pasa uda baten kondizionetan…
 
Oparitzeko idei bat?
Poinsettia edo eguberriko izarra edo bazko lorea (!), horixe bai dela lore gorri pollit bat, ohitura dena eguberritan etxean ematea! Kolore gorri gozo bat du, lanadare nahiko merkea da eta bertze landare batzu bezala sasoin huntatik kanpo ez da aurkitzen, ze gauza gure oiturak eta bitxikeriak. Ez ote da hori batzuetan gauz hoien xarma, ez duzula bertze sasoi batean izaten ahal?! Beraz ez dudarik izan! Oparitu poinsettia bat besta hauetan eta ongi pasa bestak!
Ondoko aldian?
Hemendik 15 egunen buruan eguberri eguna izanen da, beraz penstazen dut ikusiko garela urtarrilaren hasieran, urteko lehendabiziko gaia izanen da, baratzea hasi behar dela prestatzen! Urte berria hasi izain da eta besta hauen ondotik lan piska bat egitea kanpoan ez gaitu kaltetik eginen. Beraz bartazeak gauz aunitz emateko, has gaitezen lehenbailen zola eta lekua prestatzen!

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire