Azaroaren 27ko

Azaroaren 27ko…         Baratze kontu…
Hotza, Hotza !!
Hau hotza gaur goizekoa !! Ez gara kesatzen ahal bainan nola lehendabiziko orma kolpea baizen gaur… Negua zinez ailatu da bederen iduzki piskat ikusi dugu egun hauetan !
Oroitu holako hotzekin sartzea edo hotzetik segurtatzea ormatzen diren landareak, geraniumak, limoi landareak, liranja landareak… Ahal baduzue barnerat sartu, ez du zergatik leku bero bat behar eta hobe ez bada ala, bainan bai ormatik zaindua. Edo bestela oihal batekin tapatuak, hori egun batzuen dako naikoa izaten da…
Zurtoina eta lore ontzia ere zaintzen ahal dire bertze gisa bainan hori gaurko orma baino azkarragoak egin baditu ! Oroitu ere lore ontziak ere ormatzen eta ondatu egiten ahal direla, beraz ez bakarrik landareak zaindu !
Gan den aldian aipatu ginuen bezala, gaurko gaia izanen frutu landareak, nola autatu, nun landatueta nola zaindu... Eta zertarako autatu dugu gai hori gaurko hitzaldiarendako, etzi baita Santa Katalina, frantsesez erraten den bezala « A la Sainte Catherine, tout bois prend racine », nola errnago gnuke euskaraz « Santa Katalina, zur guziak sustrai egina » edo Santa Katalina, egur guziak
Oroitu behar duguna eta garrantitxua dena, sasoin hau dela hoberena zuhaitz, arbol eta fruitu landareak landatzeko. Neguan eginen dituzte erroak, uda berrian pistuko dire ederki eta udaran gutiago ureztatu beharko ditugu. 

Nola autatu fruitu landarea
Denak ulertu dugu orain zela landatzeko sasoina eta zer landatu behar dugu…
Gaur aipatuko dugu fruitu landareak bainan ez fruitu idorrak (urra, geltxaurra…). Lehendabiziko oroitu behar dugu euskal herria leku humia dela eta ez direla fruitu landare gustiak ongi etortzen. Brunion, mertxika eta hauek ez dire beti gustura izaten, holakoak eman nahi baldin badituzue, ahal bezein leku gerizian eta idorretan bertzela maiz gaitza izango duzue, delako « Cloque du pêcher ».
Hemen hobekiena ematen duten landariak dire : Sagarra, Udarea, Arana eta leku idorretan Gerezia.
Sagarretan baitutzu hemengo bereko mota : Usta gorria, apez sagarra, gordin xuria, anisa… eta baita ere sagarno egiteko sagar motak : Peatza, ondo motza...
Gerezietan ere badfitugu hemengo motak : Xapata, peloa edo beltxa.
Nun landatu,
Fruitu landare guztiak maite dute gerizia, haize azkar horietatik gordean eta ez sobera leku humiak, bertzela goroldia erres asten zaiote eta horrek indarra ekentzen diote…
Nola landatu,
Eginen dugu zilo haundi bat lurrean, 60/80cm zabal eta bertze hainbeste beiti. Lurra txarra baldin bada, buztina edo pisua, hobe ziloa haundiagoa egitea, erroak erresago haunditzeko lur ibilia den batean. Zilo zolan emanen dugu lur ustel piska bat, landarea emanen dugu. Bistanda noiz ta landareak erro gehio izanta hobe. Eta ziloa beteko dugu lur ustel eta horbereko lurrarekin.
Ez dugu ahantzi behar pazota bat ematea, gure landarea ongi xuxen egoteko, ez dadin etzan aize kolpe batekin. Pazota (edo piketa) emanen dugu aizea helduden lekutik. Aizeak ez dezan pusa zuhaitza pazotaren kontra, horrela kolpatuko baizuen. Eta bistanda pazota ori lotu behar da landareari.
Ahal da ere ezarri hiru pazota apal landarearen ingurun eta soka azkar batzuekin kontu landarea alde guztietara.
Azkeneko pausua, landarea ureztatzea, beti landare bat landatzen dugularik oroitu behar da ureztatzea, zertarako, lurra ongi bustitzeko noski eta hola ongi lotzen dire landarean erroeri, baita ere horrela lurra zapatzen da.
Nola zaindu
Fruitu landareek ez dute lan aunitz ematen.
Onkailua edo ongarria ematea urtean bein aski konbeni dute, on egiten diote eta manera hoberena duzua fruitu eder batzu biltzea.
Urtean bein moztu behar dire, barneko adar guzti ttikiak ekendu, sasi bat egiten baita trabatzeko ez bertzeik, eta kontzen ditugun adarrak , azkeneko begia kanporat baegira utziko dugu, azkeneko begi izango baita adar bat helduden urtean. Horrela eginen egingo arbola idekitzea eta iduzkia barnerat sartzea, fruitu eder eta kolorez betebteak izateko. Arbola horrela zabalduz ez da ere goiti abiatuko, fruituak ezin bilduak izanen baiziren..
Mamurruak edo bertze ez beharrezkoak
Astian aipatuta bezal kasu goroldiarekin, landareak nekatzen baitute eta seinale leku humian dela zuhaitza..
Baita ere zaindu behar dire edozein mamurru baitiren, aunitzetan xinaurriak ikusten ditugu goiti ta beiti, holakoetan izaten da delako « pucerons » direla adarretan, honek ateratzen du landaretik jus bat xinaurriek maite dutena. Baita ere izaten ahal dire arrak, gero sagar barnetan atxematen ditunak. Mamurru guzteinohien dako badire bistanda erremedioak, bainan ere soluzione ekologikoak edo ingurumena eta gure osasuna ez diotena kalterik egiten bainan hori bertze aldi batean aipatuko dugu.
Uste dut huntakoan bakizuela nola egin fruituak biltzeko zuen baratzean…
Ondoko aldian.
Sasoi huntan eta heldudn ilabetean ta gehio, denak sartuko dugu gure etxetan landare bat eta ondoko ilbetean berriz kanpo emanen dugu: eguberritako izaia! Aipatuko dugu nola autatu eta nola egin ferde ferdea kontzeko eguberriak ailatu arte.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire