Azaroaren 13koa…




Azaroaren 13koa…       Baratze kontu…

Landatzeko sasoina ailatu da huntakoan, denbor eder idor batzu izan ditugu, aintzinzko aize azkarrak ere izan ditugu eta gan den astetik uria ari zaiku aspertu arte! Gaur 15 erran ginuen gaur arrosetaz hitz eginen ginuela bainan gelditu zen hortxegaldera bat erantzunik gabe eta lehendabiziko horixe aipatuko dugu: Walipini

Walipini edo lurpeko negutegia…
Ala da, delako walipini da lurpean den negutegi bat. Orain duela 20 urte baino gehiago ibiltzen dira ameriketako hegoan. Hainbeste negurri eta egiteko manera desberdinak badira. Dena lurpean izaten ahalko da edo bekarrik zati bat. Horrela eginta aunitzez politagoa izaten da. Pentsa agian 1.20m lurpean eta 80cm lurretik goiti, horrela zolatik teilatura izango zen 2m haunditasuna.
Walipini horren abantailak ez dire batere ttikiak !

1.    Bazterreko paretak : Nola negutegia lurpean den iduri du paretek ez dutela lanik … bainan ez da ain erresa… Ziloa egin bhar da lurrean bistanda, eta gure lurretan hobe izain ginuke, barnetik lur hori ekontzea, pentsazazu uri aunitzekin, lur hori lerraten ahalko zen… bertze aldetik pareta horiek, neguan hotzetik zainduko dute eta udan itzala eginen ez ahinbeste

berotzeko…

2.   
Estetika gisa ez da batere itxusia eta gordetuago. Ez da urrundik ikusten eta  nahiko pullita izaten ahal da !
 

3.    Haizea ? Ori ere ez da ahantzi behar, pentsa noiz ta zure negutegia apalago, orduan eta keiza gehiago aizetik ! Ori ere gure lurraldean ez da batere txarra !

Pentsa dezagun hobekiago, ez da batere idei txarra !

Baita ere ez da dena hain erresa…

1.   
Astian aipatu bezala, paretak ongi prestatu behar dire, ikusten dire argazki batzuetan, lurpean zilo bat eta kitto… hemego euriekien eta eha nolako lurrarekin, kasu paretak ez lerratzea beiti eta hortarako egin beharko ziren zimentako paretak arriskurik ez izateko
 

2.    Ura ? nundik nora !! Egin beharko drainage on bat, ura ez didan sartu eta ureztatzen dugularik ez hor berean egotean, gan den udabberiko euriekin, piscina bat izango zinuten negutegian ! 

3.    Aireak ere ongi ibili behardu alde batetik bertzerat, ez sobera berotzeko alde batetik eta bertze aldetik gaitz aunitz ez izateko… badakigu beroak eta umitateak gaitzak ekartzen dituztela ! 

4.    Norat buruz ? Batzuek diote hego aldera behar duela itzulia, neguko iduzki apala hobekiago baliatzeko eta bertzeek diote eki alderat goizeko lehenbiziko iduzki ateraldia aprobetxatzeko… Hoberena nere ustez, hego alderat eta sarrera eki aldera, sartzeko aldetik zilatu behar baita bistanda..
Bukatzeko gai honekin, aholkatzen dugu noski walipini hauxe bai estetikoki, bai ta ere ekonomokoki eta denen gaindiz hobekiago baliatzen ahal dela gutiago berotuz. Bainan hori bai, dena bezala ongi pentsatuz !
Gaurko gaia: Arrosa landarea
Nahi duzu arrosa landare bat landatu?
Lehendabiziko gauza, ze lore mote: lore haundia horrek erran nahi du lore bat izanen dela adar baoitzean, edo lore ttikiak eta izanen dituzu andana bat adara bakoitzean…
Usaina botako duena edo ez? Usain goxoa botatzen dutena lore haundikoak izaten dire… 
Noiz loratzeko? Batzuek erraten zaiote: remontant, horrek erran nahi du udaberritik udazken arte loretan izanen dela edo non remontant bakarrik udaberrian loratzen dena…
Gero ze landare mota, ze haunditasuna? Nun emateko? Baituzu arrosa landare apalak, lurrean barna, eremua tapatzeko erabiltzen direnak, rampanr erraten zaiote… Gehiena erabiltzen dena hesi apal bat bezala, delako Buisson, hortan erabiltzen dire elkarrekin eta ez banaka, hor pentsatu behar da zer nahi dut eremu bat loratua edo nik nun bilduko dituten loreak, lore sortak egiteko? Ez baitire landare berdinak izanen … Gero badire delako paysager, horiek izaten dire 1-1.5 m haunditasuna inguru… gehiago erabiliko dire esi baten iteko, zerrakura baten kontra emateko… Gehientan lore ttikikoak izaten dire… Eta azkenean delako grimpant erraten zaiote pareta gainetik edo zerrakura luze baten kontra ematen direnak… bainan arrosa lanadrea ez da bera lotzen paretarat, inguratzen da eta ez lotzen, alambre batekin edo lgundu behar da… hautan izaten dire lore ttikiak edo haundiak…
Baita ere pentsatu behar dugu nun emanen dugun? Arrosa landareak maite du leku iduzkizuna eta ahal baldin bada idorra, bestela noiz nahi izanen duzue gaitzarekin… Aunitzetan erruan gaude pentsatuz: nahi dut landare bat hor, hobekiago ibilko ginen pentsatuz: ze landare gustura haundituko zen hor? Edo alako landarea nahi dut: nun ahundituko zen gustura?  Beraz oroitu arrosa landarea leku iduzkisuna eta idorra. Erroak irauten dute lur pisuan bainan azpian ez du beti urpen egon behar…
Baldin badugu landarea, lekua eta lurra dena badugu! Gero zaindu beharko da lanadarea gaitzak eta mamurruak bainan ez idurian jakin behar da landare nahiko erresa dela. Onkailu piska bat eman ta kasu egin badugu aski gustura izanen zaizte zuen arrosa landarearekin…

Eta ondoko aldian ?
Badakizue orain dugula sasoin hoberena zuhaitzak landatzeko eta hortarako aipatuko dugu bertze aldian fruitu landareak landatzeko ze mota nun  eta nola ? Bitartean nahi baduzue lorategian izanen dugu ikastegi bat larunatean 8, arratsaldeko 3etan jakiteko nola moztu fruitu landareak, dohainik izanen da bainan izena eman behar duzue telefonoz edo han berean dendan sarreran…

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire