Urriaren 30koa…



Urriaren 30koa…          Baratze kontu…
Iduri du aste huntan freskatzen dela eguraldia, iduri du udazkena edo ia ia negua ailatzen ari dela! Zer nahi duzue, aintzineko asteak ongi pollitak izan ditugu eta ez da ahantzi behar azaroaren ateetan garela! Hasi dire jostailu mahasinak eta publizatateak ailatzen gure etxeetarat. Iduri du eguberri ere ailatzen ari zaikula…
Gauz bakoitza bere sasoinean, gaur aipa dezagun omiosaindutako loreetaz…

Omiosaindutako loreak…
Etzi, sartuko gara azaroan eta bere lehendabiziko egunean oitura dugu kanposantu edo ilerrietarat gatea, loratzea eta txukun txukun ematea !  Oitura, bai  bainan iduriz gero ta gutiago erematen omen dire loreak kanposanturat, gure oitura berriak, kremazioa bezala egiten dute jendea ez dela beti kanposantuan ematen, oitura berriak…
Betitik ikusi ditugulore berdinak gure il herrietan eta egia erran haunitzetan aspertzen zuten. Orain duela urte batzu agertu ziren lore mota berriak gero ta kolore argiakoak eta bixibixiak.
Il herriko loreak edo liliak:
Gaixo loreak! Il herritako loreak!? Lore horiek ez dute errurik horrelako izena emateko! Beraien erru bakarra udazkenean loratzea! Eta udazkenean omiosaindu izatea!!
Jainkoari esker badire hainbeste lore mota desberdinak loratzen direnak sasoi huntan…
Krisantemoak: Lehen ikusten ziren bakarrik lore eder haundi batzu, haza eder baten dina! Kolore moreak, oriak arrosa edo xuriak! Orain ikusten ditugu gero ta gehiago lore ttikikoak, udaberriko margarita batzuen itxurarekin. Kolore bixi bixiak, urdina, ferdea eta beltza badut uste horiek direla ez diden kolore bakarrak. Orietatik kanpo, nahi duzuen atxemanen duzue. Krisantemoaren loreak aunitz denbor irauten du, eta landarea ere franko azkarra da eta uririk ez baldoin badu eskas, landareak iraunen  dute lehendabiziko izozkiak arte! Gainera aunitzetan ondoko urtean landarea berriz pisten da erroetatik!
Ziklamenak: Horietan ere badire hainbeste mota: bi kolorezko loreekin, haundiak edo ttikiak… Betiko ziklamena lore eder batzuekin, erreski berritzen dena, hainbeste lore begiak agertzen dire osto tartetik. Aski kolore pollitak izaten ahal dire eta bixibixiak gorritik xurirat, arrosa klase gustietatik pasatuz… Badire baita ere ziklamen ttipittoak. Horiek hobiekiago irauten dut hotzari eta negu guzian izango dituzue loreak, haize hego hunek ez baldin batu denak idortzen!
“Bruyères”: Gure ohianetako lore eder eta fin hori, hor ere hainbeste mota, eta batzu orain loratzen diren horietatik. Loreak denbor aunitz irauten du eta urte batetik bertzera kontuko duzue landarea. Hor ere kasu, ur eskasia ez du maite !
Bertze landare aunitz badire baita ere loretan sasoin huntan :
Solanum edo piper landareak (ez jatekoak !), kolorezko hazak, zapino ttikiak, huntz ostoak (lierre) eta bertze hainbeste mota desberdinak badire orain ! baita ere lehen aipatutako delako pensées edo viola, lore ttikiago batekin bainan erresago loratzen direnak. Baita ere  delako primevère edo San Jose lorea…
Bada baita ere bertze landare bat aunitz ikusten dena gure il herrietan eta ez duguna batere ikusten dominusaindiko egunetan: Dipladenia. Ori bai dela landare bat aunitz irauten duena ur eskasirat bainan kasu oramrekin eta hortarako ez dugu niun txematen egun hauetan! Ze gauza! Krisantemoa ere ormatzen da ba! Usaiak edo ohiturakez ditugu ahin erreski aldatzen eta lore produktoreak ere ez dudik gabe!
Il herrian…
Egia hemendik egun batzuen buruan gure kanposantuak aski pollitak izanene direla, lore eta kolorez bete beteak. Bat bertzea baino beteagoa… Ondoko astean aldiz denak idortuak, ormatuak edo eroriak…
Hortarako pensazazue ematea zuen poteen azpian plater bat, horrela ureztaterakoan ur piskat geldituko gerokotz, aize hego eo auekin erresserba gisa ederki etorriko zaiote…
Izaten dire ere landare ez erortzeko haize kolpe batekin alako hiru xangoko batzu metalezkoak edo plastikozkoak eta erran bezala hoiekin landare ez da erres erortzen. Makurrena landare bat erortzen delarik, uria egiten badu ere lanadreak ez dut uric bere erroetan… nola ureztatu etzanta den landare bat!


Ze domaia!
Maiz erraten den bezala, ze pena hainbeste lore pollit eta kolore miragarri bakarrik il herrientzat! Aunitzetan aholku emateko momentuan, aipatzen dioze baratze zaindari bateri landatzeko krisantemoa bere baratzean eta seguro errepusta izanen duela: “ori il herriandako lorea da”! Jendeak hainbeste burua sartua dela , izena aldatu beharko zitzaion! Joaten zara lore martxanta baten gana eta erakutsiko zaitu lore erramu bat margarita izenarekin edo delako alveolé…. Horiek ongi saltzen eta zer dire: Gure betiko krisantemoa!! Bainan erraiozu zu hori bezeroari, seguru gutiago salduko duzula!!
Aitortu behar da aski kolore pollitak izaten dituela, loreak, moztua izan ta ere aunitz irauten duela eta gainera lore merke bat da!

Eta ondoko aldian ?
Ondoko aldian izanen gara urriaren 30a, eta nola landatzeko sasoinean garen aipatuko dulu nola autatu arrosa landare bat, betitik lore ederrenetaik bat eta usain goxo dun bat… Nola autatu, nun eta nola landatu.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire