Urriaren 16ko


Urriaren 16ko…  Baratze kontu…



Joan den astean ederki freskatu zen denbora eta iduri zuen udazkena edo ia ia negua ailatzen ari zeal! Igandetik berriz ere aize hego piskat altxatu da eta aste buru bero bat emana dute… Aste hauek baliatu behar dire horrelako denbor pollitekin zuen delako pelouse edo belar zelaiak berritzeko edo hobetzeko…

Gaurko gaia: Delako Pelouse-a edo belar eremuak…
Hainbeste kolore miragarri ditugu gure inguruetan sasoin huntan bainan ez dugu soportatzen gure belar eremu ez baldin bada berde-berdea, dirdiratzen duen berde dirdir sano batekin!
Gure etxe inguruak beti nahi ditugu txukun txukunak eta horrek erran nahi du gure belar eremua behar duela ongi berdea izan eta ongi moztua…
Sasoin huntan ikusten ditugu udaren bero eta lehortasun ondorioak. Belar triste, zilakatua, oritua eta lekuka hutsa. Zer egin orain hori konpontzeko?
Lehendabiziko jakin behar dugu zer gertatu zaion, ori konpontzeko…

Ze lur klase duzue?
Lur pisua baldin baduzue, seguraski uztaileko eta buruilaeko azken asteraen beroak eta denbor idorrak ez diote onik egin. Lur pisuak uri aunitz egiten duelarik urez betetzen da eta ur hori kontzen du.
Araberan denbor idorrak ditugularik arrunt lehortzen da eta lehendabiziko urian ez du ezer iresten. Holako lur pisuekin, piska bat arintzeko egin beharko zitzaion leharra piska bat eman gainetik eta nahasi. Baita ere piska bat airazteko oinetako puntta dutenekin ibili belar gainean.
Lur arina baldin baduzue edo sobera fina, orduan hoberena lur pisua ekarri edo ongarria. Ongarriak bidenar lurra aberastuko luke. Ori izango zen hoberena bainan maizago egin beharko duzue.
Nola desegin belartzarretaz?
Aunitzetan gure belar berde eder horietan agertzen zaizkigu belar tzar batzuk edo ez duguna gustuko belar motak: delako trèfla edo baboxa, margaritak edo oino ardi mingaña (plantain) edo baita ere adar gorria (oseille). Hortarako badituzue egiteko manera desberdinak.
Gutti baldin badituzue, hoberena eskuz errotik ateratzea, erro guztiak ateraz.  Hauntitz dituzue eta orduan tratamendu bat egin beharko duzue. Tratamendu horren ondotik, ez dituzue bereala atera behar errotik, bertzela erro sanoak utziko dituzue lurpean eta berriz pistuko dire landareak… Iakintzazue ere maiz mozten delarik belarra, belar tzarrak ez dute astirik loratzeko eta orduan ere azia botatzeko. Horrela errexago da berei nagusitzeko.
Eta Goroldia?...
Izaten ditugu aunitzetan, leku umietan edo itzalean edo zapinen azpian goroldia eta horrek luzara belarra itotzen ahal du.
Ortan ere baditugu bi manera berai nagusitzeko. Eskuzko tresna batekin : delako « scarificateur ». hori pasatzen dugu goroldiaren gainetik eta errotik ateratzen du goroldia, haundiena beintzat ! Bertzela ahal dugu ere egin erremedio batekin. Erremedio ori beti da burdin autxarekin egina eta horrek erran nahi du zola azidifikatuko duela eta orrek eginen du goroldia errezago itzuliko dela. Hortarako tratamendu orren ondotik (ez, bereala, utziko dituge aste batzu bitartean) emanen dugu kisua lurrean ez dadin azidoagoa bihurtu.
Bai goroldia eta bai belar tzarrak ez ditugu bein ere betirako nagusitzen, ortarako beti kasu egin behar dugu…
Tratamendu hauek izaten ahal dire onkailuarekin nahasiak eta ala ez dugu bein ta berriz tratatu behar gure belar eremuak. Errezago egiteko esku emanaldi batean !
Onkailuak.
Ortan ere badire hainbeste klase desberdinak, bainan onkailu hutxetan badire mota desberdinak : mineralak edo organikoak.
Mineralak, noski, gehiago irauten dute, ez dugu maiz eman behar eta aberatsagoak dire, bainan nork daki nun ta nola joaten diren erroak ez iretsiak edo gehiegi emanak…
Minealetan izaten da onkailu bat nahiko aberatxa dena eta berne barne aurkitzen dugu delako Cyanamide calcique, berriki arte saltzen ahal zen goroldiaren kontra gisako erremedio bezala eta orain ez dutena ulertzen, debekatu dute bere kalitateak, nola goroldia kasatzen duen bainan produktoa bera ez dute debekatu. Beraz debekatua da erratea zer egiten duen bainan ahal da oraindik saldu !
Organikoak : bistanda naturalak dire, ez da arrazoin bat gehiegi emateko, kalte egiten ahal dute ere… Maizago eman behar da, ez du beti usain ona… Bainan, hauxe da hoberena gure ingurumenduarendako, beraz…

Domio saindutako loreak…
Bia asten buran sartuko gara azaroan eta bere lehendabiziko egunean oitura dugu kanposantu edo ilerrietarat gatea, loratzea eta txukun txukun ematea !
Gaur 15 gai huntaz aipatzean beranduegui izanen zela eta pentastu dugu gaur pisken solastea hortaraz. Betitik ikusi ditugulore berdinak gure il herrietan eta egia erran haunitzetan aspertzen zuten. Orain duela urte bbatzu agertu ziren lore mota berriak gero ta kolore argiakoak eta bixibixiak.
Il herriko loreak edo liliak:
Gaixo loreak! Il herritako loreak!? Lore horiek ez dute errurik horrelako izena emateko! Beraien erru bakarra udazkenean loratzea! Eta udazkenean omiosaindu izatea!!
Jainkoari esker badire hainbeste lore mota desberdinak loratzen direnak sasoi huntan…
Krisantemoak: Lehen ikusten ziren bakarrik lore eder haundi batzu, haza eder baten dina! Kolore moreak, oriak arrosa edo xuriak! Orain ikusten ditugu gero ta gehiago lore ttikikoak, udaberriko margarita batzuen itxurarekin. Kolore bixi bixiak, urdina, ferdea eta beltza badut uste horiek direla ez diden kolore bakarrak. Orietatik kanpo, nahi duzuen atxemanen duzue. Krisantemoaren loreak aunitz denbor irauten du, eta landarea ere franko azkarra da eta uririk ez baldoin badu eskas, landareak iraunen  dute lehendabiziko izozkiak arte! Gainera aunitzetan ondoko urtean landarea berriz pisten da erroetatik!
Ziklamenak: Horietan ere badire hainbeste mota: bi kolorezko loreekin, haundiak edo ttikiak… Betiko ziklamena lore eder batzuekin, erreski berritzen dena, hainbeste lore begiak agertzen dire osto tartetik. Aski kolore pollitak izaten ahal dire eta bixibixiak gorritik xurirat, arrosa klase gustietatik pasatuz… Badire baita ere ziklamen ttipittoak. Horiek hobiekiago irauten dut hotzari eta negu guzian izango dituzue loreak, haize hego hunek ez baldin batu denak idortzen!
“Bruyères”: Gure ohianetako lore eder eta fin hori, hor ere hainbeste mota, eta batzu orain loratzen diren horietatik. Loreak denbor aunitz irauten du eta urte batetik bertzera kontuko duzue landarea. Hor ere kasu, ur eskasia ez du maite !
Bertze landare aunitz badire baita ere loretan sasoin huntan :
Solanum edo piper landareak (ez jatekoak !), kolorezko hazak, zapino ttikiak, huntz ostoak (lierre) eta bertze hainbeste mota desberdinak badire orain ! baita ere lehen aipatutako delako pensées edo viola, lore ttikiago batekin bainan erresago loratzen direnak. Baita ere  delako primevère edo San Jose lorea…
Bada baita ere bertze landare bat aunitz ikusten dena gure il herrietan eta ez duguna batere ikusten dominusaindiko egunetan: Dipladenia. Ori bai dela landare bat aunitz irauten duena ur eskasirat bainan kasu oramrekin eta hortarako ez dugu niun txematen egun hauetan! Ze gauza! Krisantemoa ere ormatzen da ba! Usaiak edo ohiturakez ditugu ahin erreski aldatzen eta lore produktoreak ere ez dudik gabe!
Il herrian…
Egia hemendik egun batzuen buruan gure kanposantuak aski pollitak izanene direla, lore eta kolorez bete beteak. Bat bertzea baino beteagoa… Ondoko astean aldiz denak idortuak, ormatuak edo eroriak…
Hortarako pensazazue ematea zuen poteen azpian plater bat, horrela ureztaterakoan ur piskat geldituko gerokotz, aize hego eo auekin erresserba gisa ederki etorriko zaiote…
Izaten dire ere landare ez erortzeko haize kolpe batekin alako hiru xangoko batzu metalezkoak edo plastikozkoak eta erran bezala hoiekin landare ez da erres erortzen. Makurrena landare bat erortzen delarik, uria egiten badu ere lanadreak ez dut uric bere erroetan… nola ureztatu etzanta den landare bat!


Ze domaia!
Maiz erraten den bezala, ze pena hainbeste lore pollit eta kolore miragarri bakarrik il herrientzat! Aunitzetan aholku emateko momentuan, aipatzen dioze baratze zaindari bateri landatzeko krisantemoa bere baratzean eta seguro errepusta izanen duela: “ori il herriandako lorea da”! Jendeak hainbeste burua sartua dela , izena aldatu beharko zitzaion! Joaten zara lore martxanta baten gana eta erakutsiko zaitu lore erramu bat margarita izenarekin edo delako alveolé…. Horiek ongi saltzen eta zer dire: Gure betiko krisantemoa!! Bainan erraiozu zu hori bezeroari, seguru gutiago salduko duzula!!
Aitortu behar da aski kolore pollitak izaten dituela, loreak, moztua izan ta ere aunitz irauten duela eta gainera lore merke bat da!

Eta ondoko aldian ?
Ondoko aldian izanen gara urriaren 30a, eta nola landatzeko sasoinean garen aipatuko dulu nola autatu arrosa landare bat, betitik lore ederrenetaik bat eta usain goxo dun bat… Nola autatu, nun eta nola landatu.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire