Urriaren 2ko…



Urriaren 2ko…              Baratze kontu…

Arratsalde on aspaldikoak, zenbat gauz errateko ! Azkeneko aldian agertu ginen hitz egiten gan den maiatzean, eguraldi honen erokeriaz agertu ginen, Itsasuko gerezi produktore batekin… Eta ala da, udaberria euripean pasa dugu, uztaila animaleko beroekin, abuztua freskatu zuen piska bat , nahiko abuztu pollita izan ginuen. Iraila fresko eta kaskarra hasi eta animaleko beroekin gan den astean ! Hau eguraldi nahasia… Eta holako eguraldiarekin baratze bitxi batzu izan ditugu eta baratze zaindariak hek ere nahasiak !
Iraila orantxe joan zaiku eta urria hasi, naiz eta eguraldi pollita ditugun, euri piskat beharko ginuke…
Baratzea ere aunitzetan oporra denborean ez gara aunitz okupatzen, bai , tomate, entsalada, leka eta holako barazkiak bildu bai bainan geroko pensatzen gutiago okupatzen gira…
Zer egin urrian baratzean ?
Barazkietan…
Tomate, piper, leka… horiek denak eha azkenak dire biltzeko… Aunitz baratzetan azkeneko tomate edo piper bilduak dire, piska bat kerezian baduzue orduan hobekiago, oraindik ausina bezein berdeak ikusten dire tomate landareak lekuka ! Justuki ausina aipatzen baitugu, badakizue ausin jusa ibili baduzue ikusi izain duzue, gaitzaren kontra aixe hobekiago ibili direla auretn !
Animo ! azkeneko tomate konserbak egiteko ! Piperrak ere lekuka ongi bildu dire eta bertze lekutan harrunt biltze tristea behar dute izan !
Landatzen ahal dire oraindik entsalada mota batzu, izaten ahal dugu urte guzian entsaladak baratzean , badire baita ere udazkeneko eta neguko entsalada motak… Porruak ere orain landatzen ahal dire. Usaian gehiago egiten dire san fermin ingurutan edo irailan bainan olako eguraldi goxoekin oraindik egiten ahal dire, beraz animatu ! Hazak ere landatzen ahal dira bainan kasu, ez mota guztiak (hazalorea eta bruxelasko haza ez dire egiten ahal orain)
Tipul ta arbi ttipittoak ere orain ere egiten ahal dire.
Aunitzetan ez gara oroitzen urrun heldu diren fruituen landare landatzea, Orain da sasoin hoberena marrubi landareak landatzeko. Holaxe neguan beren erroek lurrean haunditzen dire eta udaberrian, landarea azkarrago hasiko dire fruitu ematen, eta bai ta ere ur eskasiari hobekio kontzen
.
Baratze pulllit baten dako…
Zuhaitz aunitz ere hasi dire osto galtzen, ohartzen gara gerezi ondoek goizik hasten baitire osto galtzen eta batzu iadanik ustuseak dire,  eta ekin ostoak bildu behar dire. Badakizue bertzela gaitzak eta mamurruen kafiak egingo dutela gerezia hortan…
Gainera kompost egiteko ederki etorriak dire osto sano horiek. Kontuz, eman dezagun zure baratzeko zuhaitzak balin badu gaitz bat, erortzen diren osto horiek ez dire erabili behar compost egiteko bertzela gaitza pasatzen ahal duzu  bertze landaretarat! Holakoetan hoberena osto horiek erretzea.
Orain ere da garaia, zure belar, edo “pelousa”, berritzea edo konpontzea da baita ere. Aunitzetan uda gure belar eremuak sufritzen dute, bero kolpeak, ur eskasiak bainan ere belar  tzarrak nagusitzea, eta orduan orain okupatu behar dugu gure belar eder berde hori zaintzea: belar tzarrak kendu, goroldia ere kendu eta onkailu piskatekin lagundu erroak eta ostoak edertzea negua hobekiago pasatzeko. Hauek denak orain egin behar dire lurra oraindik beroa delarik.
Gauak ere freskatzen hasi dire eta azkeneko urte hauetan gero ta kasu gehiago egiten dugu beharrezko mamurrueri. Badakigu kattalin gorriak eta bertze mamurru batzu, delako Chrysope bezala, laguntzen gaituztela gure baratzeko landarek zaintzen eta hauek hobe laguntzea negua pasatzea gure baratzetan. Adibidez, sagarroiek, ongi etorriak direnak gure baratzetarat, behar dute leior ttiki bat edo kerizi bat beren etxe egiteko, aski duzu zure baratze kantoin batean ematea teil bat edo pote bat, gainetik ostoetaz gordetu eta zure sagarroiak hor autatuko bere etxe gisa, bainan ez zazula zirikatu eta utzazu lasai pausatzerat…
Hona emen aholku batzu bainan pensatzen duzuen bezala aunitz gauz gehiago aipatzen ahalko ginuke bainan ez dugu asti aunitzerik…
Ondoko aldian…
Gaur 15, aipatuko dugu hobekiago nola zaindu delko pelousa edo belar eremua, aipatu bezala goroldia aunitz izaten dugu, belar tzar pusak bet ere eta nola horiek denak zaindu eta behar bada kasatu. Eta zer egin ere ez berriz etortzeko edo berriz erein behar baduzue zuen eremua, nola prestatu lurra.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire