Ekainaren baratze kontu...

Ekaineko 11ko…           Baratze kontu…

Ze eguraldi nahasia dugun bainan ikusiz zer den bertze lekuetan ez gara kesatzen ahal… Eguraldi beroak ditugu, bertze batzu goxoagoak, euri eskasirik ez dugu beraz den dena dugu baratze ederrak izateko. Eta ala dire…
Aintzineko aldietan ikusi izan dugu nola landatu eta nola zaindu axuin jusa eta bertze pixorrekin… Bertze aldietan ere aipatun izan dugu mamurruetaz, eta ze mamaurru ziren beharrezkoak eta on egiten zutena baratzetan…

Idei hortan segituko dugu gaur, landareak haunditzen ari dire, bertzerik zer egin behar den :

Tomateak luzatzen ari dire : Zurkaitzak eman behar izaten da, tomate landareak zurtoin meharra ditu eta erreski austen direnak. Fruitu pisuekin edo haize kolpe batez fite hausten dire. Oroitu ere delako « gourmand » edo « adar zurgatzaile » horiek ekendu behar direla. Adar zurgatzaile bat da adar bat ateratzen dena osto baten zangoan, horrek ez du ezer ekarriko bainan bai indarra ekendu landareari.
Pixorrak ongi eman badituzue ez duzue mammurrurik normalki bainan ongi mihazazue landareak, mamurru gutti ikusten badituzue hobe duzue lehen bailen tratatzea mamurruak nagusitu gabe. Ongi mihatzeko egiten ahal duzue lerroetan landatu noizean behinka œillet d’inde delako horietatik, edo lerro hasieran Capucine batzu erein… Ez dituzte mamurruak urruntzen bainan mamurruak baldin badituzue bereala ikusiko dituzue landare hauetan…

Ilarrak : Hauek denbor eder hauekin haunditzen dire.Nolamota batzu irankorrak direnez zurkaitzak behar dituzte, bertzenaz lurrean barna ez duzue gauz onik eginen eta ez duzue kasik deus bilduko.

Piperrak,ez dute zurkaitzen beharrik, leku idor xamarrak eta ahal bada haizetik gerizian. Jorratzea on egiten diote.

Entsaladak ederki etortzen dire denbor hauekin, kasu bero kolpekin lasten ateratzen ahal dire goiti.
Babak biltzeko garaia urbiltzen ari da ere, gora bera erein eta 3 ilabeten buruan biltzen da, beltzatzen direlarik biltzeko prest da.

Pastanarretan, pazientzia puska bat artu eta belar tzarrak ekendu, lurra arin airea behar baitu pastanerrak erreski ateratzen dire belartzarrak.
Marrubi landareak ere jorratu, egiten dituzte landare umeak eta dena itotzen baituzte. Kasu bareeri, marrubiak maite baidituzte ere !




Bada barazki mota bat berandu xamar landatzen ahal dena eta oraindik egiten ahal duzue, kuiak. Leku aunitz behar baitute urrundu bat bertzetaz. Rouge vif d’estampe edo courge de provence dire famatuenak eta bertze bat aski zapore onekoa : butternut. Dudatu gabe landatzen ahal duzue barazki bat ongi konserbatzen ahal dena urtarril arte eta ederki konglatzen ahal dena. Landare unek ez du maite ez ur eskasia eta ez ere lur pobreak ! Eskasia ez du maite !

Oroitu ere baratze guzian noiz eta maizago jorratu lurra, bistanda belar tzar gutiago izanen duzuela eta baita ere gutiago ureztatu beharko duzue eta beraz arrisku gutiago gaitzak izateko.

Lafitteko baratze xoko goxoa
Gure bartaze xoko goxoa aski ongi gaki da baina nahiko ertxi eta ttikia gelditu zaiku. Lehendabiziko courgette edo kuiatxo borobil oriak atera dire, tomate ttipitto batzu ageri dire, eta denak aski ongi ematen hasi da, bainan Capucine landareak leku aunitz artzen ari da eta lekuka ertxiegui gelditu zaiku…


Ondoko aldian…

Sasoin huntako azken baratze kontu izango baita, ikusiko dugu elkarrekin azken aholkuak udara guzian baratzea plazer bat izateko eta agian barazki aunitz eta sano biltzeko…

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire